XXXVIII. FELIX ERRANDONEA MEMORIALA, MAIATZAREN 9AN

Erabiltzailearen aurpegia Gure Txokoa Elkartea 2015ko mai. 6a, 14:00

Larunbata honetan, maiatzak 9an, Beran XXXVIII. Felix Errandonea Memoriala ospatuko da, Junior mailako txirrindulariei zuzendua. Proba hau Euskal Herria Torneoaren barruan dago eta 200 txirrindulari inguru ibiliko dira Bortzirietako errepideetan barrena.


Osatu beharreko ibilbidearen barruan, bertzeak bertze, Bera-Berrizaun-Bera lau itzuli egin beharko dituzte eta azkenekoan Piedadeko gaina igo beharko dute txirrindulariek. Denera 81 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute lasterketa honetan. Lasterketa 17:00etan hasiko da Eztegara pasealekuan bertan, eta bi ordu beranduago (gutti gotti betti) bukatuko da leku berean. Ondotik sari banaketa egingo da Iamotenean, eta lehen hiru sailkatuek eta talderik onenak jasoko dituzte haien sariak.


Horrelako proba bat egiteko behar beharrezkoa da bolondresen laguntza, bai bidegurutzeak kontrolatzeko eta baita motoekin joateko lasterketarekin batean. Berriz diogu, behar beharrezkoa da bolondresen parte hartzea, bertzela ez baitago egiterik. Beraz, laguntzeko prest dagoenak honako aukerak ditu izena emateko:


-Email bat bidaliz guretxokoaelkartea@gmail.com helbidera.

-948630314 telefonora deituz edota mezu bat utziz.

-Facebookera idatziz (Gure Txokoa Elkartea).

-edo zuzendaritzako edozeinekin harremanetan jarriz.



Denon laguntza beharrezkoa denez, anima zaitezte!


Eta bertzalde, Bortzirietako errepideetan egon zaitezte txirrindulariak txalotzen eta animatzen! Oroitu, 17:00etan dugu hitzordua Beran!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun