Nafarroa Oinezek ekaineko lehenbiziko astebururako Nafarroa Oinezen aldeko hainbat ekimen antolatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Oinez 2015ko eka. 5a, 14:06

Ekainaren 6ko arratsean, Elizondoko Lur aretoan, Esne Beltza eta Ufestuek taldeekin kontzertua izanen da Oinezen antolakuntzak eta Lur aretoak antolatuta. 23:00etatik aitzin aretoko ateak irekiko dituzte. Sarrerak salgai daude 12 eurotan Elizondoko Saioa, Kortarixar, Hiru ta Intza ostatuetan.

Ekainaren 7an Txistularien Alardea izanen da Baztanen. Txistulariek, talde ttipietan, Baztango herriak txistu doinuekin girotuko dituzte goizean zehar.
Eguerdian, denak Elizondon elkartuta, Mariano Izeta, Jabier Larralde, Maurizio Elizalde eta Felix Iriarte omenduko dituzte. Akitzeko, kalejira baten ondotik, Casino elkartean bazkaria izanen dute.

Esne Beltza + Ufestuek Kontzertua

Txistularien alardea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun