Zatozte Oinezen bideoklipa grabatzera!

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Oinez 2015ko mai. 19a, 14:06

“Nafarroa Oinez-zale” guztiak Oinez kantaren bideokliparen protagonistak izatea nahi dugu. Akabaila jendetsu eta girotsua eman nahi diogu bideoari, denon artean. Helburu horrekin, grabaketarako bi hitzordu prestatu ditugu heldu den ortziralerako, maiatzaren 22rako:

-Arizkunen, plazan, 16:30ean.

-Elizondon, Iriarte frontoian, 18:30ean.

Animatu zaitezte parte hartzera eta animatu zuen ingurukoak!

Orain artegu entseguen argazkiak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun