TXISTULARIEN ALARDEA OSPATZEKO GONBITEA TXISTULARIEI

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Oinez 2015ko api. 28a, 09:45
Hitzordua ekainaren 7an izanen da

Aurtengoan Baztan ikastolaren ardura den 2015eko Nafarroa Oinezen talde antolatzaileak, heldu den ekainaren 7an, igandean, ospatuko den Txistularien Alardean parte hartzeko gonbita egin nahi dizugu.
Goizeko lehen orduetan Elizondon elkartuko gara eta, talde txikiak egin ondotik, bailarako 15 herrietara
banatuko gara horiek gure soinuekin alaitzeko. Gero, Elizondora itzuliko gara denak eta bertan Mariano Izeta, Javier Larralde, Maurizio Elizalde eta Felix Iriarteri omenaldi xumea eskainiko diegu. Jarraian, bazkal orduara arteko kalejira bat eginen dugu guztiok batera. Bazkaria Casino Elkartean izanen da, prezio ekonomikoan.

Guztia antolatu ahal izateko, bailarako 15 herrietara banatuko diren txistulari taldeak nola bazkaltiarren kopurua ere, ahal bezain lasterren gurekin harremanetan jartzeko eskatzen dizugu. Izena emateko hondar eguna maiatzaren 25a izanen da. Gure nahia jardunaldian ahalik eta txistulari eta atabalari gehien biltzea da.

Interesik baduzu edo informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo helbideen bitartez gurekin harremanetan jar zaitezke:

Eposta: jarduerak15@nafarroaoinez.net Tel: 647 35 30 85 (Jaime Biguria)
Animatu eta laster artio!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun