Munitibarretik Buchara, 85 urte

1937ko apirilaren 26ko goizean, Gernika txikitu aitzinetik, Condor legioak Munitibarko herriari eraso egin zion. Hiru txandetan egin zen erasoa eta lehergailuak jaurti ondotik, ehiza-hegazkinek mugitzen zen oro tirokatu zuten.

Aire erasoak bete-betean harrapatu zuen George Steer kazetaria ere, The Times egunkarirako lanean ari zen korrespontsal britainarra. Markina-Xemein bidean gelditu behar izan zuen autoa, eta bonbek eragindako zulo batean babestu zuen bere burua; 25 metro zabal eta zazpi-zortzi metroko sakonera zuten zulo handienek. 20 lagun inguru hil ziren aire erasoen ondorioz, baina munitibartarrek ezin izan zituzten senideak kanposantuan hobiratu. Karrikan gelditu ziren gorpuak, eta gerora bonba-zuloak erabili zituzten bizitza galdu zuten herritarrak hobiratzeko. Ez dago garaiko irudirik, baina niri Bucha etortzen zait gogora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun