Kontsumoa vs. kontsumismoa

Lan kontuengatik tokatu zait azken hilabeteetan aldaketa klimatikoaren gaian murgiltzea eta balio izan dit bizi dugun krisiaren aitzinean kontzientzia gehiago hartzeko. Hasteko, hau ez dela aldaketa klimatikoa, baizik eta krisi ekosozial bat, edo krisi sozioekologiko bat, nahi bezala deitu.  Thriller onenetan gertatzen den bezala, detaile ttikienak ere badu lotura, baita bizi dugun krisian ere: poloak urtzea, Filomena, animalia espezieak desagertzea eta soldata arrakalak areagotzea...

Gure gizarte ereduak eragin du krisi hau: ekoizpen eta kontsumo-sistema global aseezin bat, hazkunde mugagabea helburu bakarrarekin: etekina. 

Kontsumoa eta kontsumismoa. Ia, baina ez dira igualak. Kontsumismo guttiago eta kontsumo arduratsu gehiago. Guttiago erosi baina bertan eta bertakoa. Auto bidaiak konpartitu, bizikleta hartu, joan gaitezen oinez. Plastikoa saihestu, eta berrerabili. Bai, badakit Dabid eta Goliatena dela hau. Goikoak mugituko ote diren ez dakit, baina premia handia da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun