Inauteriak 2024

Inauteriak ospatuko dituzte Anizen asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Maitane Maritorena Azkarate 2024ko urt. 16a, 15:00
Urtero bezala, eskualdeko lehenbizikoetako inauteak izanen ditugu Anizen. Ilbeltzaren 20an, larunbatean, goizean gazteak elkartean bilduko dira gosaria egiteko, ondotik etxez etxe ibiliko dira soinuarekin, dantzan eta kantuz. Etxeetan biltzen dituzten puxkekin afaria eginen dute berriz, batek daki zein tenoretan! Asteburu honetan berroetarrak etorriko dira Anizerat, ondokoan, berriz, aniztarrak joanen dira Berroetarat.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun