Fase interesgarria

Erabiltzailearen aurpegia Maider Iantzi Goienetxe 2024ko ots. 10a, 09:30

Ilusioz heldu diot bolanteari; Izaro jarri, eta banoa. Lasai dago bidea; halere, biribilgune handi baten inguruan ibilgailuak pilatu dira eta pixka bat esperatu behar da. Bira bat gehiago eman dut seguru ateratzeko. Gidari batek eskua altxata protesta egin dit. Zenbat itxaronarazi diot, segundo bat?

Ekitaldian sartu naiz. Ez da albiste bat emateko ohiko prentsaurreko bat, baizik eta patxadaz solastatzeko aukera bat, mokadu goxoekin. «Ze guay», erranez eseri naiz. Harritu nau «bueno, luzea izanen da» kexak. Mahaikideak mugikorrari begira daude. Zertxobait luzatu da; ordu erdi? Barkamena eskatu digute. Eskerrak eman dizkiet.

Azkenetarikoa izan naiz ateratzen, berriketan gelditu bainaiz. Bertzeren artean, Porrotxekin. Hala izendatzen ditu berak bizitzako faseak: bollito, interesgarria, oso interesgarria, eta desfasea. Bera oso interesgarrian dago. Ni interesgarrian. Marimototsek dioen bezala, infinituaren zortzi etzan hori ez dago lo, aitzinera doa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun