Nor zara? Seguru gogoan duzula umetako panpin kuttuna. Ohatzerakoan, edo bidaiatu behar zenuenean, gogor heltzen zeniona. Lagun, munstro edo ilargiaren paperean ere jartzen zenuen, eta elkarrizketa sakonak izaten zenituen berarekin. Zerk egiten zaitu berezi? Erantzuten –eta egiten– ohituta ez gauden galdera da. Haur guztiek dute jaiotzen direnetik izen bat izateko eskubidea, baita nazionalitate bat ere. Hezkun- tzarako, osasunerako eta babeserako atea irekitzen die horrek. Baina gaur egun 1.100 milioi lagun –horietatik 230 milioi umeak– bizi dira munduan aitortutako identitaterik gabe, batez ere Saharaz hegoaldeko Afrikan, Asian eta Ozeano Barean. Zer izan nahi duzu? Euskaldun gazte talde batek –Leinn graduko ikasleak– Iam izeneko panpina sortu du, txikitatik identitateaz hausnartu eta kontzientzia hartzen laguntzeko. Gainera, irabazien zati bat Indiako umeak erregistratzeko izanen da, identitatearen bidez giza eskubideak eskura ditzaten. Proiektuaren informazio gehiago, elmundodeiam.comen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun