Zuzenekoan gaude

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Etxeberria Aranaz 2023ko aza. 4a, 09:30

Munduari begirada azkar bat botatzea nahikoa da, egungo sistemaren garapena goraipatu nahi duenak birritan pentsatu behar izateko. 

Zuzeneko genozidio baten lekuko izaten ari gara. Irudien tsunamiak azpian hartzen gaitu, begien aurrean zabaltzen zaizkigu suntsiketaren eszenak. Honekin batera, ordea, bihozgabetasunaren txertoa sartu digutenaren susmoa dut. 

Izan ere, nonahi daude «milaka haur hil dira» bezalako mezuak, erietxe eta eskolak «suntsitu dira», gazatarrek «ihes egiten dute» edo familiak eraikinen azpian «geratu dira», patuaren zoria balitz bezala. Sarraskia eta garbiketa etnikoa, berez gertatu beharreko zerbait izanen balira bezala. Jasangaitza egiten zait, mendebaldeko estatuen ankerkeria onartzea besterik ez dagokigula sinestea.

Dakienak esanen dit, historian zehar gizakia noiz egon den horren lasai estatu baten krimenari begira. Geldirik jarraitzen badugu, pantailen aurrean zuzenekoan egoteak, hain zuzen, zuzen ez egotera eraman gaitzake. Biharrak argituko digu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun