Esperientziak erosi

Duela hilabete bat seguruenik akituko ez dudan bertze liburu bat erosi nuen. Ez da ez lehenbizikoa ez azkena izanen, segur aski.

Gibelean Zizek-en hitz batzuk ageri ziren egungo merkatuari buruz ohar hauxe eginik: egun, ez omen ditugu objektuak haien erabilgarritasunagatik erosten, gaur egun esperientziak erosi nahi ditugu; gugan esperientzia bat sortuko duen zerbait. Eta nola ailegatzen da bat esperientzia bat erosi edo esperientzia bat salduko duela pentsatzera? Eguneroko gertakizun ttipienetatik sortzen da gure esperientzia, eta aldi berean, gure eskarmentutik abiatuta begiratzen diogu gure eguneroko bizitzari.

Batzuek denik eta bizitza xumeenean aunitz dutela sentitzen dute, bertze batzuek berdin du nolako esperientzietan ibili, beti zerbait falta dutela. Zenbaitzuek bien artean ere egon behar dute nonbait. Liburuetan ageri ez den emakume bati aditu nion behin: aise gutiagorekin, aise asebeteago sentitu behar genukeela. Aise gutiagorekin, aise gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun