Bagara? Izanen dira?

Ez dakit noiztik, beharbada betidanik, gustatu izan zait Izarren hautsa kantua.

Liluratu egin nau beti, hunkitu, baita harrotu ere. Zerbaiten parte naizela gogora ekartzen dit eta horrek ongi sentiarazten nau. Pentsatzen dut niri kantu honekin bezala, aunitzi pasatzen zaiela bertze modu batzuetan, baina zerbaiten parte izateak zerbait bagarela gogora ekarri eta gure existentziaren arrazoitzeko balio duela.

«…gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira bertzeak…» dio kantuak, eta hala izanen dela espero badut ere, gero eta zalantza handiagoak ditut. Bai, doike, sortuko dira bertzeak, afera da nolakoak. Izan ginelako gara, aunitzetan entzun dugun esaldia da, eta bere barnean mezu arras argia eta adierazgarria du. Aski da gure ingurura begiratzea, familiatik hasita, herritik eta naziotik segituz.

Aitzinakoei esker gaude gu hemen, gure amalurra, gure hizkuntza, gure kultura edota eskubideekin. Baina, ez al dugu atzendu nondik gatozen eta, horrenbertzez, nor garen? Izan ziren, bai, baina bagara? Eta, izanen dira?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun