Martxoaren 5ean izendatuko dute Ekaitza Elkarteko junta berria

Erabiltzailearen aurpegia Ekaitza Elkartea 2016ko ots. 25a, 13:09

Martxoaren 5ean jakinen dugu zein izanen diren Ekaitza Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide berriak. Oraingo juntak bi urte egin ditu eta orain, aldaketarako prestatzen ari dira. Egun hauetan Ekaitza Elkarteko bazkide diren 95 lagunek eskutitza hartu dute etxean, eta hor aukeratu beharko dituzte hurrengo Zuzendaritzarako hautagaiak, gehienez hamar izen. Martxoaren 4ra arte izanen dute aukeratzeko epea, eta biharamunean, martxoak 5, oraingo juntakideek botoak bildu eta kontatuko dituzte. Boto gehien jasotako hamar lagunek osatuko dute hurrengo bi urteetako Zuzendaritza Batzordea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun