Ekaitza Elkarteak Zuzendaritza Batzordea aukeratzeko modu berria onartu du

Erabiltzailearen aurpegia Ekaitza Elkartea 2016ko ots. 9a, 09:39
Ekaitza Elkarteak Zuzendaritza Batzordea aukeratzeko modu berria onartu du. Horren arabera, azken hiru Zuzendaritza Batzordeetan egondako kideek batzorde berrian ez egoteko eskubidea izanen dute eta nahi duenak Zuzendaritzako kide izateko aurkezten ahal izanen du bere burua.

Behin hori onartuta, norbaitek Zuzendaritza Batzordeko kide izateko bere burua aurkeztu nahi badu, bakarka edo taldeka, hamar egun izanen ditu jakinarazteko, oraingo edozein batzordekideri erranez edo Ekaitza Elkartera e-mail bat bidaliz (ekaitzaelkartea@gmail.com).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun