Solstizio berri on, ederrok!!!

Erabiltzailearen aurpegia
Horixe ba!!! Izugarri gustatzen zait neguko solstizioa ospatzea! Egunotako giro hori, badakizue: oporrak, Olentzeroren bisita, opariak… Prestatu dituzue zuenak? Nik opari berezi-berezia prestatu diot Mitxelena XVI.ari!!!

Zazpi txakur etxe

Erabiltzailearen aurpegia
Zazpi txakur etxe Frantzian? Ez, Araban eta Asturiasen. Bildu ditut sorta batean, 2014. urtean atentzioa eman didaten txakurren zazpi txabolen argazkiak. Irudi guztiak hartuta daude Araban eta Asturiasen. Bitxia da, baina, txakurrik ez da inon ageri… 1) Isolamendu termikoa duen txakur etxola. Asturiasen dago, Colungako San Xoxe auzoan. 2) Txakur-mobil-home. Arabako Albina urtegian zegoen aparkatuta. 3) Txakur […]

Mac ala Windows?

Erabiltzailearen aurpegia
Ederrok, gero eta galdera arraroagoak egiten dizkidazue gero! Zer iruditzen! Whatsapp mezu bat ez dut jaso, bada, galdetuz ea zein den hobea, Windows ala Mac?!? Aizue! Hau ez da KZGunea e?

Gibeljana 2014

Erabiltzailearen aurpegia
Aurten aldaketa, Bolibarren jarraitzen dugu baina Kanpape jatetxean. Gu betiko mailan…

Jul Bolinagaren omenez, apunte azkarrak

Erabiltzailearen aurpegia
Atzo, azaroak 15, Arrasaten denok pasatuta geratu ginen entzun genuenean Jul Bolinaga derrepentean hil zela, Bergarako gaztetxean, Txapa Irratiaren 30. urteurrena ospatzeko kontzertuan jotzen ari zela. Bere gordintasunean, oso koherente eta aproposa iruditu zait heriotza: hil da, lagun artean, musika egiten eta herri ekimenak bultzatutako ekitaldi bat babesten. Chapeau, Jul. Sekulako hutsunea utziko du RIP taldearen […]

Babajana 2014

Erabiltzailearen aurpegia
[{'base': u'http://www.fakafaka.com/feed/', 'type': u'text/html', 'value': u'

Babajana 2014

', 'language': None}]

Fakafaka Team 2014

Erabiltzailearen aurpegia
Argazki gehiago flickr-n

Lore gazteak, 50 urte

Erabiltzailearen aurpegia
Duela 50 sortu zen Lore Gazteak dantzari taldea. Hori dela eta, joan den larunbatean hainbat ekitaldi izan ziren Arrasaten, urteurrena ospatze aldera. Eguerdian hasi eta ordubiak bitartean dantza ikuskizun polita izen zen Herriko Plazan. Bertan 250 dantzarik eta musikarik parte hartu zuten, 15 taldetan banatuta. Hona hemen Lore Gazteak dantzari taldeak eskaini zuen ikuskizuneko argazki […]

Maritxu Kajoi 2014

Erabiltzailearen aurpegia
Urriaren lehenengo ostiralarekin batera Maritxu Kajoi iristen da urtero, eta Maritxurekin batera argazki-ehiztari uholde handia ibiltzen da Arrasaten kalez kale. Urtetik urtera, gainera, uholde hori handiagoa da. Ehiztori horietakoa naiz ni neu ere. Hona hemen, bada, aspaldiko urteotan moduan nire argazki zaparrada, Maritxu Kajoi eguneko txikitero dotoreei ateratako argazkiena.

Maritxu Kajoi 2009-2013

Erabiltzailearen aurpegia
Ostiral honetan Arrasateko txikiteroen jaia dela eta, hemen duzu aspaldi urteotan Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma.

Bikes in Amsterdam

Erabiltzailearen aurpegia
Holanda bizikletazaleen paradisua da, baina bertatik bertara ikusi beharra dago sinisteko. Beste inon ez dago halako bidegorri sarerik ez horrelako ohiturarik bizikleta erabiltzeko. Herritarrek eta gobernuak egindako lanaren emaitza da. Izan ere, ez dira ehun urte alperrik pasatu Holandako gobernuak bizikletaren erabilera sustatzeko lehen plana alde martxan jarri zuenetik. Amsterdamek oso ondo islatzen du zein […]

AYE!

Erabiltzailearen aurpegia
Eskozian erabakitzeko eskubidea izango dute. Emaitza edozein izan da ere, demokraziak irabaziko du. Espainiar estatuak Catalunya eta Euskal Herriari erabakitzeko eskubidea ukatzen dio. Beldurra? Margallok tankeak aterako ditu? “Una, grande y libre” kinka larrian? Egun handia Eskoziarentzat. Baita independentzia nahi dute beste herri batzuentzat ere. Euskal Herrian ilusioz bizi dugu eguna, guretzat noiz helduko zain […]

HAMAIKAGARRENAREN BILA GOAZ

Erabiltzailearen aurpegia
Bai, hamaikagarrena! Aurten hamaikagarren ikasturtea izango da Bertsolaritza irakasten dudala Getxon eta Leioan. Gaztetxua nintzen hasi nintzenean, gauzak beste modu batera antolatzen nituen. Uste dut, nagusitu naizela, gauzak beste modu batera egiten ditudala, patxada handiago dudala. Ilusioa ez, ilusioa 2003-2004 ikasturte horretan nuen berdina edota handiagoa da. Oraindik tximeletak sortzen zaizkit: nortzuk izango dira ikasleak, Continue Reading →

HAMAIKAGARRENAREN BILA GOAZ

Erabiltzailearen aurpegia
Bai, hamaikagarrena! Aurten hamaikagarren ikasturtea izango da Bertsolaritza irakasten dudala Getxon eta Leioan. Gaztetxua nintzen hasi nintzenean, gauzak beste modu batera antolatzen nituen. Uste dut, nagusitu naizela, gauzak beste modu batera egiten ditudala, patxada handiago dudala. Ilusioa ez, ilusioa 2003-2004 ikasturte horretan nuen berdina edota handiagoa da. Oraindik tximeletak sortzen zaizkit: nortzuk izango dira ikasleak, […]

2014ko oporretako argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia
Oporretako argazkiak flickr-n sartu nahi badituzue, segi pauso hauek: cut64man@photos.flickr.com  email bat bidali Asuntoren tokian, argazkiaren titulua jarri Emailaren gorputzean  hau ipini : tags: “fakafaka oporrak 2014″ ( azpimarkatutakoa , kakotsak eta guzti ) Argazkiak itsasi mezuan eta bidali ondoren hemen behean agertuko diaz. Adibide moduan argazki pare bat sartu ditxut.  OPORRETAKO ARGAZKIAK 2014