Juan Carlos Pikabearen lanak berriz ere Iruñean ikusgai izanen dira

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 6a, 12:30

Juan Carlos Pikabearen margolanak Iruñeko El Corte Ingles merkataritza guneko zortzigarren solairuan ikusgai izanen dira hilabete honetan.

Juan Carlos Pikabea Zubiri margolari lesakarraren Kolorezko itxasoa erakusketa ikusgai izanen da Iruñeko El Corte Inglés merkataritza guneko zortzigarren solairuko Kultur Aretoan maiatzaren 6tik 31ra. Erakusketa 09:30etik 21:00etara ikusteko aukera izanen da.

Berriki, Pikabearen bertze erakusketa bat ere ikusteko modua izan da Iruñean. Zehazki Pio XII.eko Civicaneko atarian ‘ Lo rural y lo cercano’ erakusketa ikusgai izan da martxoaren 25etik apirilaren 27ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun