Bestak 2024

San Juan bezpera antolatzeko eta Besta Batzordearen bilera izanen dituzte maiatzaren 6an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 3a, 19:10

Udako solstizioko ospakizunean sanferminetako dantzak prestatzen dituzte Lesakako dantzariek.

Astelehenean 18:00etan izanen da lehenbizikoa Herriko Etxeko pleno aretoan eta ordubete beranduago bertzea, leku berean

Udako solstizioa edo San Juan bezperako ospakizuna antolatzeko bilera irekia izanen dute Lesakan maiatzaren 6an, astelehenean 18:00etan Herriko Etxeko pleno aretoan. Ordubete beranduago, 19:00etan, Besta Batzordearen bilera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun