Ortzegunean hasiko dute artile bilketaren kanpaina Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 30a, 16:00

Azken urteetan bezala, aurten ere artile bilketaren kanpaina hasi du Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak. Ortzegunean irekiko dute kanpaina eta  Alkaiagako Garbigunean bilduko dute, debalde.

Honako ordutegia du zerbitzuak. Astelehenetan eta ortzegunetan, 12:00etatik 19:00etara irekiko dute eta asteartetan, asteazkenetan eta ortziraletan 12:00etatik 15:00etara. Horrez gain, hilabetero azken larunbatean ere irekiko dute: maiatzaren 25ean, ekainaren 29an, uztailaren 27an eta abuztuaren 31n. Kasu horretan ordutegia 09:00etatik 13:00etara izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun