Bihotzaren bideko kantu topaketa eginen dute bigarren aldiz Etxalarren larunbat goizean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 17a, 20:00
Etxalarko Pello Apezetxea kultur etxean eginen dute kantu topaketa.

Bihotzaren bideko kantu topaketa bigarren aldiz eginen dute Etxalarren. Bigarren hitzordu hau Pello Apezetxea Kulturgunean izanen da apirilaren 20an, larunbatean 11:00etatik 14:00etara biltzeko deia luzatu dute. «Ahots, hizkuntza eta adin guztiak», edonor ongi etorria izanen da eta instrumentuak eramateko aukera ere bada.

Parte-hartzaileek bakoitzak bere musika tresna eramateko aukera ere izanen du. Behin saioa bukatuta, elkarrekin bazkaltzeko, edateko edo zerbait partekatzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun