Garazi Arrula idazlearekin literatura geraldia izanen dute Beran larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 16a, 19:00

Literatura Geraldien zikloari segida emanez, apirilaren 20an, larunbatean, 10:30etan Garazi Arrula idazlearekin Lurraz beste liburuari buruz ariko dira Berako Liburutegian. Ipuin liburua da 'Lurraz beste', eta iazko udaberrian kaleratu zuen Arrulak. 

Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioak konpartitzea da Literatura Geraldiak programaren helburua. 

Heldu den astean izanen du segida zikloak eskualdean asteazkenean Arantzan eta ortziralean Lesakan.

Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak antolatu dute Literatura Geraldiak programa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun