Prebentzio esku-hartzeen baitan apirilerako bi hitzordu antolatu ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Lehena apirilaren 16an izanen da, asteartean 16:30etik 18:30era Lesakako udalaren erabilera anitzeko aretoan (Koskontako Bidea, 7 - 2.): Foruzaingoko agente espezializatuen eskutik online delituak, drogak eta adin txikikoen arteko lotura ikasgai izanen dute. Izena eman behar da 639 72 40 02 Whatsapp zenbakian edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikoan.
Bigarren hitzordua apirilaren 23an, 18:00etatik 20:00etara izanen dute Arantzako eskolako gimnasioan: Oihana Zabaletaren eskutik, bizitzako etapetan adierazpen emozionalek elkarbizitzarako duten garrantzia, espazio eta harreman maila desberdinetako elkarbizitza egoerak eta zirkulu errestauratiboak izanen dituzte aztergai.