23 bikotek parte hartu dute Etxalarko BTT probaren aldeko bigarren mus txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 9a, 16:00

Maiatzaren 4an eginen da Etxalarko BTT Itzulia eta horren aldeko bigarren mus txapelketa jokatu zuten apirilaren 6an Elutsa ostatuan. Oraingoan bi kategoriatan banatua jokatu zen; helduen kategorian hamabi bikote eta gaztetxoetan hamaika. Argazkiak: Edurne Artola

Helduen kategoriako irabazleak Lesakako Mattin eta Xabier Gonzalez anaiak izan ziren, Jon Mikel Asensio eta Joseba Santestebani gailenduta. Lehenengo errondan kanporatutakoak berriro aritu ziren elkarren aurka, eta hemen garaile Xabier Etxarte eta Jose Antonio Aginagalde izan ziren. Gaztetxo aunitzek ere erakutsi zuten beren muserako afizioa, eta hamaika bikoteetan irabazleak Oihan Irisarri eta Iker Otxoteko izan ziren; bigarrenak berriz, Urko Aranburu eta Xiker Olagarai. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun