‘Bizkarsoro’ filma apirilaren 12an emanen dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 9a, 09:00
1914tik 1982ra bitarte gertatzen diren bortz istoriok osatzen dute filma.

Ortziralean 19:0etan Baratzondo elkartean

Hasiera batean Bizkarsoro filma martxoaren 22an zen ematekoa Igantzin baina data aldaketa izan zen eta apirilaren 12an, ortziralean 19:00etan, izanen dute ikusteko aukera Igantziko Baratzondo Elkartean. Sarrera dohainik izanen da. Bor-Bor Bortzirietako euskaltzaleen mugimenduak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta UEMAk antolatu dute emanaldia.

Josu Martinezek zuzendutako fikziozko film luzea da Bizkarosoro. Bizkarsoro herria ez da existitzen, baina aldi berean, Euskal Herriko edozein herri izaten ahal da Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira, baina euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guziak dira bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitarte gertatzen diren bortz istoriok osatzen dute filma.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun