Etxalarko BTT probarako dirua biltzeko mus txapelketa eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 4a, 20:00

Maiatzaren 4an egin asmo dute Etxalarko BTT probaren III. aldia, eta hainbat ekitaldi egiten ari dira azken aldian finantzatzeko. Larunbatean, apirilaren 6an, mus txapelketa eginen dute.

Txapelketa 17:00etan hasiko da Elutsa ostatuan eta izen emateak 16:30ean hasita eginen dituzte. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.

Berrikuntza gisa, lehenengo txandako galtzaileen artean, sari bat lortzeko aukera izanen da. Bikoteko 5 euro ordaindu beharko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun