‘Lumineszenteak’ erakusketa ikusgai izanen dute martxoaren 25etik apirilaren 26ra Urruñan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 25a, 11:00
Irantzu Pastor Lesakako argazkilaria, 'Lumineszenteak' erakusketan eta liburukan ageri diren Indiako tamashe dantzariekin.

Bortizkeria ikusezina agerian ezartzeko Lumineszenteak argazki erakusketa ikusgai izanen da Urruñako Posta gelan martxoaren 25etik apirilaren 26ra. Aurkezpen hitzaldia apirilaren 5ean, 19:00etan emanen dute leku berean Lesakako Irantzu Pastor argazkilariak eta Igone Mariezkurrena kazetariak, liburuaren egileak.

LUMINESZENTEAK. Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbait testu zein irudi-narrazio erakusketak biltzen dituen emazte potretak izen bereko liburua dute oinarri. 24 emazte argazkien bidez, lekukotasunak biltzen ditu, egiturazko indarkeria-testuinguruetan bizi edo hazi izan direnak, hala nola okupazio militar, pobretze, behartutako lekualdatze, genozidio, arrazakeria edo asimilazio kulturala. 

Lumineszenteak

Nola egiten dio aurre emakume palestinar batek minbizia bezalako gaixotasun bati lurralde okupatuetan? Nolakoa da Indiako emakume alargun baten bizitza? Nola bizirauten du bost urte zituelarik ‘Indiarrentzako Barnetegi’ batera indarrez eraman eta bere hizkuntza, kultura, eta jatorria ahaztera behartu zuten Ipar Amerikako emakume natibo batek? Zer nolako indarkeria pairatzen du emakume ijito batek,  autobusean esertzen denean edo denda batean sartzen denean? Igone Mariezkurrena kazetari eta antropologoak, eta Irantzu Pastor argazkilariak 2018 eta 2021  Palestinan, Indian, Lakota Nazioan (Hego Dakotako Pine Ridge sioux natibo erreserban) eta Euskal Herrian  lekukotasun  eta irudi-sorta dakartzate LUMINESZENTEAK erakusketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun