Haur kantarien VII. Topaketa eginen dute martxoaren 23an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 21a, 08:00
Haur kantarien topaketak zazpigarren edizioa beteko du Lesakan.

Larunbatean 11:30ean hasiko da Harriondoa kultur etxean, Imanol Elizasuren gidaritzapean

Haur kantarien VII. Topaketa Giltzarri abesbatzak Lesakako udalaren laguntzaz antolatutako Haur Kantarien Topaketak zazpigarren edizioa eginen du martxoaren 23an, larunbatean, 11:30ean hasita Lesakako Harriondoa kultur etxeko Txokobiko aretoan, Imanol Elizasuren zuzendaritzapean.

Musika kontuekin segituz, Lesakako musika eskolako ikasleek kontzertua emanen dute martxoaren 27an, asteazkenean 18:00etan, Harriondoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun