Eskubaloi campusa eginen dute Beran apirilaren 2tik 5era

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 20a, 09:00

Eguberrietako oporretan egin bezala, Aste Sainduko oporretan ere eskubaloiaz gozatzeko aukera izanen da Beran. Irungo Txingudi eskubaloi klubak  campusa antolatu du, eta apirilaren 2tik 5era izanen da, 10:00etatik 13:00etara. 2010etik 2015era jaiotako haurrei zuzenduta dago.

Hainbat helburu ditu campusak: haurrek jarduera fisikoa egitea; koordinazioa, espazio-zentzua eta psikomotrizitatea sustatzea, balioetan heztea eta trebetasun fisikoak garatzea jolasaren bidez eta giro ludiko eta kooperatiboan gozatzea.

Campusa Toki Ona Kiroldegiko pistan eginen dute eta 30 euro balio du. Parte hartu nahi dutenek galdetegi hau bete beharko dute edo bertzela mezu bat bidali txingudieskubaloia@gmail.com helbidera.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun