Etxalarko Altxata elkarteko urteko batzar orokorra martxoaren 17an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 14a, 20:00
Iaz 30 urte bete zituen Gasna Feria da Altxata elkarteak antolatzen duen ekitaldi nagusietako bat.

Igandean 12:45ean Pello Apezetxea kulturgunean hasiko da bilera garrantzitsua, elkartearen etorkizuna kolokan ikusten baitute

Urteko batzarreko deialdia luzatu die bazkideei Etxalarko Altxata kultur elkarteak. Hitzordua martxoaren 17an izanen da, igandean 12:45ean Etxalarko Pello Apezetxea Kulturgunean. 2023ko kontuak azaldu eta egitasmoak errepasatzeaz gain, elkartearen etorkizuna kolokan ikusten denez, bazkideak bertaratzea ezinbertzekoa ikusten dute juntako kideek, presazko junta berritzea egin beharra dutelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun