Tantirudantza jaialdia martxoaren 16rako antolatu dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 14a, 13:00
Dantza talde guztiek plazan eskainiko dute jaialdia.

Herriko Tantirumairu taldeko dantzari ttikiekin batera, Lezo, Zumaia eta Altsasukoak ariko dira dantzan                     

Tantirumairu Euskal Folklore taldeak antolatutako Tantirudantza jaialdia martxoaren 16an eginen dute Lesakan.

Tantirumairuk aurten gonbidatu dituen Lezoko Murixka, Zumaiako Txori Txiki Dantza Eskola eta Altsasuko Etorkizuna taldeko dantzari ttikiak karrikaz karrika ibiliko dira, larunbatean 11:00etan hasita eta 12:15 aldera Zubigainekoa dantzatuko dute herriko dantzari ttikiek. Gero, denak batera emanaldia eskainiko dute plazan.

Bazkalondoan, 17:00etan Jira Bira Kalejira saioa izanen dute plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun