Martxoak 8 (2024)

Elkarretaratzea egin dute Berako Toki Ona institutuan Emakumearen Nazioarteko Egunean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 8a, 13:30

Emakumearen Nazioarteko Eguna da gaur, eta azken urteetan bezala, Toki Ona institutuko ikasleek, irakasleek eta langileek bat egin dute egunarekin. Elkarretaratzea egin dute 10:30ean eskolako patioan 'M-8 Berdintasunerako Bidean' lelopean.

12:00etan, aldiz, udaletxe aitzinean egitekoa zuten elkarretaratzea udalak deituta. Arratsaldean ere hainbat ekitaldi izanen dira. Burukoak egiteko tailerra eginen dute 17:30ean Goldatzek eta Marrako Bortzirietako Neska Gazteen taldeak antolatuta. 19:00etan brindisa izanen da Auzoa ostatuan, eta ondotik Bortzirietako manifestazioa 20:00etan Altzaten hasita. Eguna borobiltzeko afaria eginen dute Espidobaita elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun