Bortzirietako euskararen egoera aztergai izanen dute martxoaren 19an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 12a, 17:00
Demografia datuak, euskararen ezagutza eta aerabilera landuko dituzte, bertzeak bertze.

Martxoaren 19an, euskararen egoerari buruzko saioa antolatu du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Lesakan, urtarrilaren 25ean Beran egin zutenaren segida. Mankomunitatean txostena prestatu dute euskararen egoerari buruz eta eskuratu dituzten azkeneko datuekin azken 20 urte hauetako joera zein izan den azalduko dute martxoaren 19an, asteartean 19:00etan Lesakako Herriko Etxean.

Honako gai hauek landuko dituzte:

  • Demografia datuak.
  • Euskararen ezagutza.
  • Euskarazko irakaskuntza.
  • Helduen euskalduntze-alfabetatzea.
  • Euskararen erabilera.

Datuak aurkezteaz gain, bertaratzen direnekin gogoeta egiteko asmoa dute, euskararen egoera eta erronka nagusiei buruz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun