Martxoak 8 (2024)

Emakumearen Egunaren harira hainbat ekitaldi prest dituzte Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 6a, 13:30
2013ko Bortzirietako emakumeen mendi itzulian ere Etxalarko mendietan ibili ziren.

Etxalarren eginen dute Bortzirietako Emakumeen XIV. Mendi Itzulia, elkarretaratzea, trikiti-salda-poteoa eta bazkaria

Emakumeen nazioarteko egunaren harira, martxoaren 8an, 17:30ean proiekzioa izanen da Pello Apezetxea Kulturgunean eta ondotik elkarretaratzea plazan. Ez dira horrekin bukatuko emakumearen nazioarteko egunaren harira antolatutako ekitaldiak. Etxalarren eginen da aurten Bortzirietako Emakumeen XIV. Mendi Itzulia.

Martxoaren 8aren bueltan antolatzen den mendi itzuli hau, igandean, martxoaren 10ean izanen da. Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatu du mendi itzulia eta Bekolandako aparkalekuan paratu dute hitzordua 09:00etan. Mendian itzulia egin ondotik elkarretaratzea eginen dute 13:00etan plazan. Ondotik, 13:15ean trikiti-salda-poteoa eginen dute eta 14:00etan bazkaria Larraburua elkartean. Bazkarirako izen ematea 722 69 30 78 zenbakira idatzi edo deituz edo berdintasuna@ bortziriakberd.eus helbidera idatziz. Bazkariak 25 euroko prezioa du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun