Armarriei, familien historiari eta genealogiari buruzko hitzaldia izanen dute marfxoaren 9an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 6a, 18:00
Armarriak hizpide izanen ditu Andoni Esparzak larunbat arratsaldean Lesakako liburutegian.

Andoni Esparzaren eskutik larunbatean 18:00etan liburutegian, Beti Gaztek antolatua

Armarriak, genealogia eta familien historia izenburupean, Andoni Esparzak hitzaldia eskainiko du martxoaren 9an, larunbatean 18:00etan Lesakako liburutegian. Beti Gaztek Lesakako udalaren laguntzarekin antolatu duen hitzaldia euskaraz emanen du oraingoan Esparzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun