Buruan kolpe bat hartua zuen 21 urteko mendizalea erreskatatu zuten igande arratsaldean Irumugarrietan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 19a, 15:30
Nafarroako Suhiltzaileen erreskate taldeak helikoptero baten laguntzarekin, 21 urteko mendizale bat erreskatatu zuen igande arratsaldean Irumugarrietan (Aiako Harria). Mendizaleak buruan kolpea hartua zuen 5 metro inguruko arroilatik erorita. Bidenabar, zaurituarekin zihoazen 5 laguneko taldeari eremu segurura iristen lagundu zieten erreskate taldeko suhiltzaileek, laguntza-soka paratuta. Irudiak: Nafarroako Suhiltzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun