Iazko maiatzeko uholdeetan kaltetutako hainbat pista moldatu dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 15a, 12:00

2023ko maiatzean izandako uholdeek hainbat kalte eragin zituzten Beran. Kalteak ez ziren herrigunean bakarrik izan, baita baserrietako bideetan eta pistetan ere. Udalak iazko azaroan esleitu zituen moldaketa lan horiek eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko laguntzarekin moldatu dituzte. Moldatu dituzten bideak ezinbertzeko azpiegiturak dira baserri eta etxe horietako bizilagunentza

Denera zazpi bide moldatu dituzte. Suspelttiki auzoan, Egurri baserriko bidea, Mitxeoren bordatik aitzinera doan auzo bide printzipala eta Suspettiki 25erako bidea; Eltzaurdia auzoan, Larratxen bordako bidea; Zalainen, Mandanikiko bordako bidea; Zia auzoan, Peñabordatik goitiko bidea; Kaule auzoan Iratxeko Berea inguruko bidea eta Garaitarretan, Uxane inguruko bidea moldatu dute, erreka ondoan harri-lubeta bat eginez. 

Lan hauek 329.339,55 euroko kostua izan dute, eta Nafarroako Gobernuko Tokiko Inbertsio planetik % 75ean lagundu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun