Armarriei eta genealogiari buruzko hitzaldia izanen dute otsailaren 10ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 7a, 17:00
Armarriak hizpide izanen ditu Andoni Esparzak larunbat arratsaldean Lesakako liburutegian.

Andoni Esparzaren eskutik larunbatean 18:00etan liburutegian, Beti Gaztek antolatua

Armarriak. Genealogia eta historia izenburupean, Andoni Esparzak hitzaldia eskainiko du otsailaren 10ean, larunbatean 18:00etan Lesakako liburutegian. Beti Gaztek Lesakako udalaren laguntzarekin antolatu duen hitzaldia gaztelaniaz emanen du oraingoan Esparzak eta aitzinerago euskaraz izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun