Arantzan ere ongietorri beroa egin diete herritarrek Olentzerori eta Mari Domingiri

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 26a, 15:30

Igande arratsaldean ailegatu ziren Olentzero eta Mari Domingi Arantzara. Ongietorri beroa egin zieten herritarrek, baina hori baino lehen, olentzeroak bizkarrean hartuta, Gregorio, Beñat eta Andoni Mitxelena aita-semeen eta Amaia Telletxearen musika doinuekin herrian barna kantari ibili ziren.

Plazan, berriz, haurrek kantak eta dantzak egin zizkieten Olentzerori eta Mari Domingiri, eta eguneko bi protagonistekin solastatzeko eta argazkiak ateratzeko probestu zuten aunitzek. Guraso elkarteak berendua banatu zuen eta gaztaina erreak jateko aukera ere izan zen. Hitzordua borobiltzeko olentzero panpina sutan erre eta haren inguruan dantzan ibili ziren  herritarrak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun