Beran ere harrera goxoa egin diete Olentzero eta Mari Domingiri

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 26a, 13:30

Abenduaren 24ko ilunabarrean Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita izan zuten Berako haurrek. Herriko Etxeko balkoira igo eta handik jaitsitakoan haurrekin egon eta ikatza banatu zuten. Haurrez gain, Berako Abesbatzako, Bera Kantariko eta helduen Olentzeroko kideak ere elkartu ziren plazan eta plazakoa bukatuta, Gure Txokoa Elkarteko kideak Olentzero kantari atera ziren karrikaz karrika. Argazkiak: Arantza Agirre.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun