A30 Greba Feminista Orokorra

Azaroaren 30eko greba feminista antolatzeko bi hitzordu izanen dituzte aste honetan Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 1a, 16:00

Beran ere azaroaren 30eko greba feminista orokorra antolatzen ari dira, eta aste honetan bi hitzordu izanen dituzte. Azaroaren 3an, ortziralean, 19:30ean greba antolatzeko bigarren herri batzarra eginen dute.

Azaroaren 4an, larunbata, aldiz, Bortzirietako feministen bilera eginen dute 11:00etan Beralandetan. Ondotik, herrian barna kartelak pegatuko dituzte eta poteoa ere eginen dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun