N-121-A

Pertsona bat zauritu da Endarlatsan izandako auto istripuan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 4a, 09:24

Autoa irauli egin da. Irudia: Foruzaingoa.

Auto bat irauli egin da 07:45ean, N-121-A errepideko 68. kilometroan, Endarlatsan. Autoan gidaria bakarrik zegoen, eta zaurituta Bidasoko ospitalera eraman dute. Istripua artatzera foruzainak, Irungo eta Oronoz-Mugairiko parkeetako suhiltzaileak eta anbulantzia joan dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun