M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2022

Emakumearen egunaren seinale elkarretaratzea egin dute eguerdian Arantzan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 8a, 15:30

Argazkia: Jose Ramon Amoros.

Arantzako Udalak egindako deialdiarekin bat eginez, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Arantzako plazan. Hainbat herritarrekin batera, eskolako ikasleak eta irakasleak bildu dira plazan, eta bertzeak bertze, bertso bat kantatu dute.

Hauxe kantatu dute bertsoa:

Martxoaren zortzia da
oso data ezaguna,
garrantzi haundikoa da
egun hortako jarduna,
ospatzen da emakume
langilearen eguna,
aspaldi dakigu zein den
guztion eginkizuna, 
defendatu behar dugu
sutsuki askatasuna,
ea borrokatuz lortzen
dugun helburu kuttuna,
bide hortan erabiliz
goxokiro maitasuna.
emakume ta gizonen
arteko berdintasuna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun