Aurten ez dute mendi lasterketarik eginen Arantzan

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 10a, 08:48

Arantzako III. Mendi Lasterketa ekainean egitekoa zela zabaldu bazen ere, azkenean aurten ez egitea erabaki du Ekaitza Elkarteak; mendi lasterketa heldu den urtean egitea pentsatu du.

Bertzalde, iragarri bezala, Ekaitza Elkarteak berak bi urtetik behin antolatzen duen mendi itzulia maiatzaren 20an eginen da. 30 bat kilometro eta 1.800 metroko malda izaten ditu Arantzako Mendi Itzuliak eta aurtengoa hamaseigarren edizioa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun