Sanferminetako kartela eta azal lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai izanen dira egunotan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 28a, 07:30
Lesakako Sanferminetako kartela eta programaren azala eta gibeleko azala egunotan aukera daiteke.

Herritarrek lanik gustukoena aukera dezakete martxoarern 29tik apirilaren 8ra

Aurtengo sanferminetarako kartel, portada eta gibeleko azal lehiaketara lanak aurkezteko epea bukatu ondotik, aurkeztutako lanen erakusketa eginen dute martxoaren 29tik apirilaren 8ra Turismo Bulegoan (Beheko Plaza, 5). Bozkatzeko aukera ere izanen da bertan. 

 

Kartel eta portada lehiaketara launa lan aurkeztu dituzte eta gibeleko azalerako 130 lan aurkeztu dituzte LHko ikasleek. Martxoaren 29tik apirilaren 1era eta apirilaren 4tik 7ra (10:00-14:00 eta 16:00-19:00) eta apirilaren 2an eta 8an (10:00-14:00) irekiko dute erakusketa. Apirilaren 3an itxita egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun