Haurraren Eguna prestatu dute Etxalarren ekainaren 16an eta 18an

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 14a, 07:53
Aurten ere, ipuin topaketa eta bertze hainbat ikusgarri izanen dituzte Etxalarko Haurraren Egunean.

Eskulanak, kontzertua, ipuin topaketa eta bertze hainbat ikusgarri izanen dira ortziralean eta igandean

Landagain eskolak, Guraso Elkarteak, udalak eta Altxatak antolatuta, Haurraren Eguna ospatuko da ekainaren 16an eta 18an Etxalarren.

 

Ekainaren 16an, ortziralean 11:00etatik 13:00etara ikasleek gidatutako eskulan erakusketa bisitatzeko aukera izanen da Landagain eskolan. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek kontzertua ere eskainiko dute.

Ekainaren 18an, igandean, 10:15etatik 12:00etara erakusketa ikusteko aukera izanen da Landagain eskolan. 12:30ean XXIX. Ipuin topaketa eginen da frontoian, herriko trikitilariek giroturik. Jarraian bazkaria eginen da frontoian eta arratsaldean Txiribuelta elkartearen eskutik ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izanen dute gaztetxoek (musika, kirola...). Egunari bukaera emateko berendua eginen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun