Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua eginen dute lehen aldiz Beran maiatzaren 13an

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 11a, 12:56

Bertako ekoizleen produktuak plazaratu nahi dituzte hilabeteko bigarren larunbatetan Beran.

Hilabetero bigarren larunbatean egitea da Udalaren asmoa

Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua izanen da maiatzaren 13an, larunbatean 10:00etatik 13:30era Rikardo Baroja eskolako arkupetan.  Merkatu hau hilabetero antolatzeko asmoa du Berako udalak, hilabeteko bigarren larunbatean. Bertan, barazkiak, gasnak, eztia, sagardoa, arraultzeak eta bertze produktuak erosteko aukera izanen da, denak gure eskualdean ekoiztuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun