Txamukos Mariatxiak bere bigarren diska aurkeztuko du maiatzaren 13an Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mai. 10a, 07:06
Lehenbizikoa bezala, bigarren diskoa ere kontzertu-antzezpen batekin aurkeztuko du Txamukos taldeak Harriondoan.

Larunbatean 19:00etan Harriondoa Kultur Etxean

Txamukos Mariatxiak taldeak bigarren diska aurkeztuko du maiatzaren 13an, larunbatean 19:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Txamukos izenburupean argitara eman dute bigarren diska eta lehenbizikoan bezala, kontzertu-antzerki emanaldi batekin aurkeztuko dute. Sarrerak lehenagotik salgai daude 6 eurotan Xagu, Telletxea eta Legarra liburudendetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun