Rakel Conde presidentearen eskutik jaso zuen saria Lourdes Begino bere alabak
Lesakako Zerbitzuen Elkarteak bezeroen artean Lanzarotera bi lagunendako bidaia zozketatu du. Belen Mutuberria, Lesakako Udaleko kultura eta turismo teknikariak atera zuen zenbaki sariduna eta Berrizaungo Eulalia Garro suertatu da irabazle. Argazkian, Eulaliaren alaba, Lourdes Begino ageri da, Lesakako Zerbitzuen Elkarteko presidente den Rakel Conderen eskutik saria jasotzen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.