Nafarroako mendi bizikleta jautsiera txapelketa erabakitzeaz gain, Euskadiko Openerako puntuagarria ere izanen da
Xabi Telletxea zena gogoan, aurten ere BTT edo mendi bizikleta jaitsiera antolatu du Igantziko Biltoki Elkarteak. Maiatzaren 6an eginen da eta aurtengoa zazpigarren aldia izanen da Xabi Telletxearen omenez, nahiz eta berez, 2002an egin zen lehen edizioa.
Aipatzekoa da Nafarroako Txapelketa izanen dela eta gisa berean, Euskadiko Openerako puntuagarria izanen dela.
Goizean entrenamenduak eginen dira, 09:00etatik 12:30era. Eta lehen txanda edo manga 15:00etan hasiko da.
Informazio gehiagorako 608 935282 telefonora deitu edo igantzikobiltoki@hotmail.com helbide elektronikora idatzi.