‘Ispiluari begira’ haur eta gurasoentzako tailerra eskainiko dute maiatzaren 4an Arantzan

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 2a, 12:34
Gurasoak izan ohi dira seme-alaben ispilu eta horren inguruko hausnarketa eginen dute tailerrean.

Arantzako Euskara Batzordeak eta UEMAk antolatuta, ortzegun arratsaldeko 3etatik 5etara 

Arantzako Euskara Batzordeak eta UEMAk antolatuta, bertako haur eta gurasoentzako tailerra izanen da ortzegun honetan, hilak 4, 15:00etatik 17:00etara eskolan. UEMAko teknikariek gidatuko duten tailerrean gurasoek eta haurrek parte hartuko dute.

 

Gauza jakina da haurren heziketaren zutabe nagusienak eskola eta etxea direla. Hartara, irakasleak eredu dira haurrentzat, baina baita gurasoak ere. Hortaz, saio honen helburua hausnarketa ttiki bat egitea da eredu izateari buruz eta hizkuntzaren inguruan, baita gurasoen hizkuntza ohiturak eskolaren errealitatearekin bat etortzeko saiakera egitea ere.

Saioa haurren begiradatik hasiko da, haien inguru hurbiletik. Alegia, etxean, eskolan, karrikan… eguneroko harreman horietan sortzen den komunikazio hizkuntza zein den ikusiz. Hori aztertzeko haurrek­ariketa bat eginen dute eskolan, jolas modukoa, kolore eta marrazkiekin. Gero haurrek lan hori aurkeztuko diete gurasoei, eta hortik ondorioak aterako dituz­te, eta errealitatea aldatzeko aukerak pentsatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun