erran.eus

Lesakako Gazte Eguna apirilaren 22an ospatuko dute

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Hendaiako Sasiko gaztetxekoak dira aurtengo gonbidatuak

Buruztanka Gaztetxeak Lesakako Gazte Eguna antolatu du apirilaren 22rako eta horretarako egitarau zabala prestatu dute. 

Lesakako Gazte Eguna apirilaren 22an ospatuko dute
Aurten ere besta eta ekitaldi ezberdinak uztartuko dituzte Lesakako Gazte Egunean. Argazkia 2004koa da. | Ikusi handiago | Argazki originala

Larunbat goizeko 9etan gosaria eginen dute. 10:00etan diana. 11:00etan gazte ginkana. 12:30ean sukaldaritza txapelketa eta pankartak. 14:00etan Hendaiako Sasiko gaztetxeko gonbidatuei ongi etorria eta ondotik bazkari autogestionatua plazan. Norbearen esku dago bazkaltzeko behar duen guztia plazara eramatea, trasteak, ogia eta edaria ere bai. Kafea eta kopa antolakuntzaren esku.

Arratsaldean segituko dute ekitaldiek. 17:00etan gazte jokuak. Gero kontzertuak. 19:30ean Polekeleke elektrotxa­ran­ga abiatuko da plazatik. 22:30ean Oskar Estangaren kantu terapia Koxkillan eta Eman bortzekoa bideo berriaren aurkezpena. 00:30­ean DJ Jotatxo Arranon.

2017/04/22

Bortziriak Lesaka

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa